Maiatzaren 31 baino lehen eman behar dute izena BixtuBeraren bigarren instalazioan parte-hartzeko interesa dutenek

Eztegara pilotalekuan paratuko da, eta 70 herritar bildu nahi digu, gutienez

Kiroldegian paratutako instalazio fotovoltaikoaren arrakastari jarraiki, bigarren instalazio bat paratu nahi du martxan BixtuBerak. Horretarako, interesa dutenen zerrenda bat osatu nahi du, instalazioa dimentsionatu eta martxan paratu aitzin.

Instalazio fotovoltaiko bat (eguzki-plaken bidezkoa) paratu nahi da Eztegara pilotalekuan. Instalazio-mota hau sistema partekatu bat da, non hainbat pertsonak, merkatarik, enpresak edo erakundek eguzki-energia elkarrekin sortzen duten instalazio komun baten bidez. Sortutako energia parte-hartzaileen artean banatzen da. 70 lagun elkartu nahi dituzte bigarren egitasmo honetara.

Instalazioan parte hartu nahi dutenek bazkide egiteko eskaera bete behar dute bixtubera.eus webgunean, eta argindar-kontratuaren titularraren NANaren kopia eta hornidura-faktura bat bidali behar dute info@bixtubera.eus helbidera heldu den maiatzaren 31 baino lehen. Kontagailuak Eztegara pilotalekutik 5 km-ko erradioan egon beharko du.

Datu horiekin, azterketa bat eginen du BixtuBerak, instalazioa bideragarria den ikusteko, eta bakoitzari, bere kontsumoetan oinarrituta, proposamen pertsonalizatu bat eginen dio, aurrezpen- eta inbertsio-estimazio batekin batera. Norberaren kontsumoen eta kontratatutako potentziaren arabera inbertsio-maila desberdinak proposatzen ditu kooperatibak.

Informazio gehiago nahi duenak goitiko e-mail helbidera jo dezake.

1 / 8